“ZUK”, herritarren artean bizimodu aktiboa sustatzeko, Zuia, Urkabustaiz eta Kuartangoko udalen artean sortutako sarea da. Sare honen helburuen artean, ondorengoak nabarmentzen dira:

  • Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea
  • Herritarren sektore ezberdinei egokitutako jarduera eskaintza zabala garatzea.
  • Bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzea.
  • Herritarren artean sedentarismoa baztertu eta antolatutako jardueretan parte hartzera animatu.

Ekimen honen barruan, Urkabustaizko udalak gure inguruan dauden “HEGAZTIAK EZAGUTU ETA IDENTIFIKATZEKO IRTEERA GIDATUA” antolatu du. Urkabustaizko inguruetatik paseo bat izango da, hegaztiak ezagutu eta identifikatzeko azalpenak emango dituzten pertsona adituekin batera.

Eguna: Maiatzak 28, igandea

Irtetzeko ordua: 10.00 h

Irtetzeko lekua: Udaletxea

Jarudera honetan izena emateko:

  • Udaletxeko bulegoetan
  • Telefonoz: 945437080
  • Mailez: kultura@urkabustaiz.eus

ANIMATU ETA PARTE HARTU!