Lagun agurgarria:

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza lanean ari da Natura 2000 Sarearen barruan dauden lekuen diagnostikoak eta kudeaketa dokumentuak egiten. Egun burutzen ari diren lanen xede dira ondorengo toki hauek: Salvada Mendilerroa, Arkamo-Gibijo-Arrastaria eta Urkabustaizeko irla-hariztiak.

Kudeaketa dokumentu hauek datozen sei urteetan aurretik aipatutako hiru gune hauetan burutuko diren hainbat jarduera barneratzen ditu. Toki hauetan interesak dauzkazuen pertsona bezala, aipatutako dokumentu hauei buruz izan dezakezuen iritzia jakitea ezinbestekoa da eta honi egin diezaiokezuen ekarpenak biltzea ere.

Hau lortzeko helburuz, IZARRAKO KULTUR ETXEAN, UZTAILAREN 10ean arratsaldeko 19:00etan ospatuko den bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Eskutitz honekin batera, diagnostikoaren eta kudeaketa dokumentuaren laburpen txostena bidaltzen dizuegu, eta bilera baino lehen txosten hau kontsultatzera gonbidatzen zaituztegu.

Bilera hauen ospakizunei buruzko edozein zalantza izanez gero gurekin kontaktuan jarri zaitezkete (Aiala Zubieta Telefono zenbakia: 943211805).

Zuen parte hartzea aldez aurretik eskertuz, adeitasunez agurtzen zaituztegu.

MINUARTIA-ENEA-ACCIONA ABEE parte hartzea dinamizatzeko laguntza teknikoa, eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza