AGUAZIL, ADMINISTRARI LAGUNTZAILE, LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILE ETA SOROSLE LANPOSTUETARAKO LAN-POLTSAK HAUTATZEKO HAUTAKETA-PROZEDURAREN OINARRIAK ETA DEIALDIA, URKABUSTAIZKO UDALAK EPE JAKIN BATERAKO KONTRATA DITZAN.

LANPOSTUETARAKO LAN-POLTSAK OINARRIAK

ESKAERA 

Udaletxean aurkeztu daitezke:  udalaren webgunearen edo posta elektroniko bidez (info@urkabustaiz.eus helbidean). Bidaltzeko epea: apirilaren 8a arte, 14.00etan.

Ohar gehigarria.

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako salbuespenezko egoera dela eta, Urkabustaizko Udaleko Gobernu Batzordeak, salbuespen gisa, interesdunek eskabideak aurkeztea errazteko, aurkeztutako merezimendu-adierazpenak onartzea erabaki du, eskatzailearen erantzukizunpean. Ez da beharrezkoa izango, hasiera batean, merezimendu horiek justifikatzea.

Ondoren, eskabideak onartzeko epea amaitu ondoren, merezimenduak aztertuko dira, justifikazioa eskatuz, eta berehala baztertuko dira alegatutako merezimendu guztiak egiaztatu ezin dituzten izangaiak, hargatik eragotzi gabe interesdunek aurkez ditzaketen kexak, erreklamazioak edo errekurtsoak. Horiek, deialdi honetan jasotako oinarrien eta indarrean dagoen legediaren arabera ebatziko dira.