BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko JaurlaritzarekinBilbao Bizkaia Ur partzuergoarekinBizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP)Metro BilbaorekinEroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak eta Naturklima Fundazioak sustatzen du. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.

Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus. (*) Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.

Folletoa descargatu.