Gorbeialdeko mintzalagun taldeak astero-astero ari dira biltzen ikasturte honetan, joan den irailetik hasita. Hala ere, parte hartzeko gogoa baduzu, anima zaitez: beso-zabalik hartuko zaitugu!

Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea. Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!

Horrez gain, Gorbeialdean, badugu mintzalagun mota berezi bat: GURASOLAGUN TALDEAK. Talde hauek, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.

 

Izena emateko modua eta jakin beharreko guztia, hemen klik eginda!