Urtero bezala, Zuiako gau eskolak (AEK), Urkabustaizko Udalarekin elkarlanean, euskara eskolak antolatuko ditu 2015-2016 ikasturtean ere.

Eskaintza maila guztietarako da: hasiera maila, erdi maila, EGA prestakuntza… eta baita ordutegi guztietarako ere: 2-3 ordu astean, 5 ordu… Goizez edo arratsaldez…

Matrikula egiten duen jendearen arabera osatuko dira taldeak.

Izena udaletxean eman behar da, irailaren 25era arte. Informazio gehiago nahi izanez gero: 616 181 173 (Josu)

Anima zaitez, merezi du eta!!