Udalak eta herriko talde feministak Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte azarorako.
Ekintzak azaroaren 7an hasiko dira, azaroaren 7tik 21era bitartean aitatasunari buruzko tailer bat egingo delako kultura etxeko 3. solairuan, 18:00etatik 19:30era, ‘Aitatasuna: maskulinitatea berrikusteko aukera’ izenpean.
Azaroaren 11n, Mansoura Bacharik, Estatu Espainoleko Unión Nacional de la Mujer Saharauí elkarteko ordezkariak, ‘Las mujeres y la defensa de los derechos humanos en el Sahara Occidental Ocupada’ hitzaldia emango du kultura etxeko 3. solairuan, 18.00etatik 19:30era.
Azaroaren 14an, Asociación de Mujeres Juristas elkarteko ordezkari batek ‘¿Qué derechos tengo si me separo? ¿Qué hacer si sufro violencia machista? ¿Cuáles son mis derechos? ¿Qué pasa con mis hijos e hijas?’ hitzaldia egingo du kultura etxeko 3. solairuan, 18:00etan.
Azaroaren 15ean, ‘Tabuen kutxatik oholtzara’ bertso saio musikatua eskainiko dute Udaletxeko pleno aretoan 19:00etan. Irabaziak minbiziaren kontra lan egiten duen Izan Iñurri elkartearendako izango dira, eta sarrerak hemen eskuratu daitezke.
Azkenik, azaroaren 26an, ‘El reto de la educación sexual en familia’ hitzaldia izango da kultura etxeko 3. solairuan 18:00etan. Hizlaria Emaize sexologia zentroko ordezkari bat izango da.
Horrez gain, antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte azaroaren 25ean antolatuko diren ekintzetan parte hartzera.