Lan eta Jolas elkarteak Mindfulness-ean (MBSR) oinarritutako praktikak antolatu ditu maiatzeko eta ekaineko asteazkenetarako; guztira, zortzi egun izango dira.

Ordutegia beti 20:00etatik 21:00etara izango da, eta prezioa 50 eurokoa (37 euro Lan eta Jolas elkarteko bazkide izanez gero).

Interesa duten pertsonek idatzi beharko dute lanetajolas@gmail.com helbidera.