Lan eta Jolas-ek autobusa antolatu du igande honetarako, ekainak 19, Olarizun (Gasteiz) egingo den Araba Euskaraz-era joateko.

Autobusa Izarratik irtengo da (farmazia ondotik) 11:00etan, eta bueltan irtengo da Gasteiztik 20:00etan.

Lan eta Jolas-eko kideek autobusa doan izango dute. Lan eta Jolas-eko kideak ez direnek, aldiz ordaindu beharko dute: 5 euro, 18 urtetik beherakoek; eta 10 euro, helduek.

Izena emateko azkeneko eguna osteguna da, ekainak 16, eta Izarrako okindegian egin beharko da.

Oharra: 15 lagunek baino gutxiagok izena emanez gero, ez da autobusa antolatuko.