Ekainaren 22an Merkatu Txikiaren edizio berri bat egingo da, 11:30eti9k 15:00etara.
Antolatutako ekintza ugariez gain, hemen laster ezagutzera emango direnak, bigarren eskuko gauzak saltzeko aukera ere izango da. Horretarako, Udalak horretarako postu kopuru mugatu bat jarriko du nahi duten herritarrek erabil ditzaten. Postuak esleituko dira izena eman dutenen hurrenkeran. Postua eskuratzeko interesa dutenek idatzi dezatela kultura2@urkabustaiz.eus e-posta helbidera edo deitu dezatela 945 437080 (Nagore edo Uxue) telefono zenbakira.