Gasteizeraino joan gabe, euskara ikasteko asmotan zabiltza? Bertan duzu aukera.

2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko izena emateko epea zabalik dago irailaren 26ra arte.   Euskara ikasteko aukera etxetik hurbil, Gasteiza joan gabe, MURGIAn, IZARRAn eta GOPEGIn.

Maila ezberdinak, ordutegi ezberdinak. Eta ikasturte honetan SEKULAKO AUKERA: 0-tik ikasteko taldea osatuko da: Murgian, arratsaldeko 18:00etan.

Gainera:

  • Gopegin: 10:00-12:00. B1
  • Izarran: 15:30. B1
  • Murgian: 15:15. A2B1
  • Murgian: 20:00. B2

Edozein zalantza, galdera…: 616181173 (Josu)