Bihar, osteguna, 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara Udaletxeko 3. pisuan.

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da, trantsizio energetikoa bultzatzeko. Helburu nagusia bidezko trantsizioa sustatzea da; horretarako, laguntza integrala eskaintzen diote gure zerbitzuetan interesa duten pertsona zein enpresa guztiei: zabalkuntza, aholkularitza eta laguntza.

Energia-komunitateak oso alternatiba erakargarriak dira energia berriztagarria kontsumitzen hasteko. Baina nola? Autokontsumoa da erantzuna. Zure fakturan aurreztu ahal izango duzu, energia garbia sortu eta zure komunitatea indartu.

Eskatu hemen hitzordua eta informa zaitez.