Bihar, azaroak 13, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Emergentzien Koordinazio Zentroarekin batera, Es-Alert emergentzia abisuaren simulakro bat egingo du Arabako lurraldean eguerdiko 12:00ak aldera.

112 SOS Deiak-en proba bat izango da.

Alerta mezu hori sakeleko telefono gehienetara helduko da. Probarako simulakro bat izango da, eta eskertuko da herritarrek mezua irakurri ondoren ‘Onartu’ sakatzea pantailatik ezabatzeko.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!