Zerutik izaki misteriotsu bat, ezezaguna, erori da Urkabustaizko lurretara. Bertako umeek topatu dute, eta ez dakite oso ondo zer egin berarekin. Umeetako batek etxera eraman eta nola zaindu pentsatzen hasi den arte…

Unai Gomez urkabustaiztarrak, Iñaket ilustratzailearekin elkarlanean, IZAKI MAGIKOA ipuin ilustratua argitaratu du, Udalaren laguntzarekin. Urkabustaizen ezaguna da eskola komunitatearekin lotutako Izartxo pertsonaia. Bada, 2020aren hondarrean, Izartxo bizia hartzera doa, inoiz baino gehiago. Ipuina irakurtzea besterik ez dago, horretaz konturatzeko…

Ipuina Izarra Herri Eskolaren laguntzarekin banatuko da gabonak baino lehen, etxe guztietara iritsi dadin.