Datorren astean zabalduko ditu ateak Udalak martxan jarritako Berrerabilguneak.

Botatzeko dauzkagun gauzei bigarren erabilera ematea helburu duen zerbitzu hau Larrazkueta kaleko 5. zenbakian kokatuta dago.

Zerbitzuaren funtzionamendua da egoera onean dauden gauzak bertan jasotzea, sailkatzea eta baloratzea, gero horren arabera konpondu eta horien berrerabilpena errazteko.

Astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 19:30era eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago behar izanez gero, Udalera deitu (945 437080) edo idatzi honako e-postatara (ingurumen@urkabustaiz.eus o ingurumena@gorbeialdea.eus).