Dermatosi modular kutsakorraren aurkako prebentzio gisa, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek eskatu dute ganadu erakustaldiak bertan behera uztea.

Hortaz, igande honetako Urkabustaizko XV. Nekazal eta Abeltzain Azokan ez da ganadurik izango.

Hala ere, egitarauko gainontzeko ekintzek aurrera jarraitzen dute, eta ez dira gutxi: nekazaritza elikagaien eta artisau produktuen erakusketa eta salmenta, bolo txapelketa, musika animazioa Urkabustaizko Musika Eskolaren eskutik, Hurritz makilen lehiaketa, umeendako jolasak, erraldoiak eta birziklapen tailerrak, herri kirolen erakustaldia Oketa eta Zigoitiaren eskutik, makroproiektuen kontrako kontzentrazioa eta artisautzako produktuen zozketa.

Ondo pasau!