Saharako emakumeen egoera bere horretan ezagutzeko asmoz jardunaldi interesgarriak antolatu dira.

Gaurtik, astelehena, azaroaren 16ra arte ‘El viaje de las mujeres del desierto’ dokumentala ikusi ahal izango da liburutegian.

Gainera, ostiralean, azaroak 7, ‘Insumisas’ dokumentala proiektatuko da eta hitzaldia izango da Sahara Lautada elkarteko Aminetu Ahmed Baba-ren eskutik.

Mundubat eta Sahara Sahara Lautada elkarteek antolatu dituzte jardunaldiak.