Gorbeialdeko Kuadrillan ‘Una mirada a la historia de Palestina’ jardunaldiak antolatu dituzte, hainbat herritan egingo direnak.

Urkabustaizko hitzordua otsailaren 15ean izango da. 18:30ean, kultura etxean, ‘Bye bye Tiberia’ filma proiektatuko da eta Teresa Aranguren kazetariak hitza hartuko du.

Horren aurretik, baina, larunbat honetan, otsailak 8, Aramaioko kultura etxean, 18:00etan, ‘Soshena’ filma emango da eta ondoren Markel Elortza historialariak hitza hartuko du.

Hilaren 21ean, Zigoitiako kultura etxean, 18:00etan, ‘No other land’ filma ikusi ahal izango da eta Taher Ali-k hitza hartuko du.

Eta jardunaldiak bukatzeko, otsailaren 28an 17:30etatik aurrera Zuiako Udaletxean ‘The tower wardi’ filma emango da, 10 urtetik gorakoentzat; eta jarraian ‘Askatasun doinua’ izenpean ipuin kontaketa egingo dute Mitxel Elortza eta Mariñe Jauregik.