Badira jada urte batzuk Urkabustaizen  “Bularretik Mintzora” proiektua dagoela martxan. “Bularretik Mintzora”, irakurtzeko zaletasuna sustatzeko kanpaina bat da, Galtzagorri Elkarteak bultzatua. Gure kasuan, Urkabustaizko Udalak eta liburutegiak dute programaren ardura.
Egitasmoaren asmoa da irakurketa ohiturak bultzatzea etxean, eskolan eta Liburutegian. gurasoak eta irakasleak dira haurrak eta liburuen arteko bitartekari berezi eta egokienak. Eskolan egitarau bat dago martxan, orain dela urte batzuk, eta gurasoei ere formazioan parte hartzeko beste aukera batzuk eskaintzea da asmoa.
Oraingo honetan, IRAKURKETA KLUB bat martxan jartzeko asmoa daukagu.  Helburua hauxe da: 6 hilabete eta 3 urte arteko gurasoak zaretenok, zuen seme-alabekin etortzea Urkabustaizko liburutegira, hiru saiotara urriaren 7an, urriaren 21ean eta azaroaren 4an.

Egin klik hemen, eta jaitsi izen-emate orria. Ondoren, eraman Urkabustaizko liburutegira: urriaren 2a (ostirala) da azkeneko eguna.