Proiektu hau Udalak sustapenerako duen estrategiaren barruan kokatzen da. Izan ere, udal erakundearen ustetan energia berriztagarrien iturriak klima aldaketaren erronkei erantzuteko tresna egokiak dira.
Aurretik, Udalak sare elektrikoaren konexioa erraztu zuen, eta Landaberdeko industrialdean dagoen udal biltegiari dagokion krokadura eta hartune elektrikoa jarri zion. Izan ere, instalazio elektriko propioa jarri zen biltegian.
60 panel Landaberden
455wp-ko 60 panel fotovoltaiko instalatu dira biltegiaren estalkian, 27’3 kwp inguruko potentzia nominalarekin. Udal biltegia aukeratu zen, udal biltegiaren banaketa koefizienteak kalkulatu ondoren, sorkuntza puntutik (udal biltegia) aurreikusitako udal zerbitzu publiko guztiak ahalik eta modu eraginkorrenean hornitu daitezkeelako.
10 udal eraikin hornituko dituzte
Eraikinetako eta azpiegituretako energia elektrikoaren hornidura eta autokontsumoko proiektu honetan sartuko diren erabilera publikoko eraikinak hauek dira: Herri Eskola, Polikiroldegia, Jubilatuen Zentro Soziala, Ikastola 1, Ikastola 2, eskolaurrea, medikuaren kontsultategia, kultura etxea, igerilekuak, frontoia eta frontoiko taberna.
Erein programaren dirulaguntza
Plaka fotovoltaikoak instalatzearen eta energia banakeketaren kostu totala 50.960 eurokoa da. Horretarako Udalak 22.000 euroko dirulaguntza jaso du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2023ko Erein programaren aldetik. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak biltzen ditu. Obrak aurreikusitako epean amaitu dira.
Aurrezpen ekonomikoa eta isurketen murrizketa
Era berean, Udalak jakinarazi du instalazio honek Udalak urtean 5.757 euro aurreztea ekarriko duela, kostuaren %50. Eta isuriei dagokienez, 9.336 kg Co2 gutxiago sortuko dira.