Gizarte arloa

Eusko Jaularitzak webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragviten dituen ondorio negatiboak arintza aldera.

Informazio gehiago: covid19laguntzak.siis.net/eu

Enpresa txiki eta autonomoak

Arabako Foru Aldundiak web zerbitzu berria martxan jarri du administrazioek abian jarritako neurrietara sarbidea errazteko eta aholkularitza emateko COVID-19ak ETEei eta autonomoei eragindako krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko.

Informazio gehiago: ayudasarabacovid19.eus

 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak hainbat laguntza eskaintzen ditu Alarma Estatuaren ondorioz jarduera eten zaien autonomoentzat.

Informazio gehiago eta laguntza-eskaera euskadi.eus-en

 

Vital Fundazioaren ezohiko laguntza-deialdia

Vital Fundazioak, Arabako Lurralde Historikoan COVID-19k eragindako ondo- rioei zuzeneko erantzuna emateko garatzen diren irabazi asmorik gabeko ekimen eta proiektuak babesteko ezohiko laguntza-deialdia argitaratu du.