Udalak Urkabustaizko I. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du.

Parte hartuko duten merkataritza establezimendu eta negozioek erakusleihoa apainduta izan beharko dute ekainaren 20tik abuztuaren 20ra.

Herri bozketa zabalik egongo da ekainaren 24tik uztailaren 8ra. (Herri bozketak %25eko balioa izango du). Horretarako googleform bat jarriko da whatsapp-eko kanalean.

Honako negozioek parte hartuko dute: Peluquería Mónica, Urtaran Okindegia, Lola Enea, Frutería Luis Mari eta Izpiliku.