Hemen da, beste ikasturte batez, MINTZALAGUNEAN izena emateko kanpaina. Zein diren bere helburuak? Hona hemen:

• Astean ordubetez arituta, hizkuntza gaitasunak hobetzen dituztela aitortzen dute mintzapraktika egitasmoetako kideek.
• Era berean, euskaraz ondo dakitenen laguntzaren garrantziaz ohartarazi dute.
• Gaur egun 6.000 mintzalagun daude Euskal Herrian, eta egitasmoetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago.

Urkabustaizko liburutegian eman dezakezu izena, interesik baduzu. Hemen klik eginda ere jaitsi dezakezu izen emate orria.