Badator berriz ere Gorbeialdeko Kuadrillaren mintzalagun programan izena emateko urteroko deialdia. Hemendik aurrera, eskualdeko mintzalagun eta gurasolagun taldeetan parte hartzeko aukera izango du hala nahi duenak. Galdera bat daukagu: “Eta euskaraz egiten badugu?”
Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea. Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Gorbeialdean, gainera, badugu mintzalagun mota berezi bat: GURASOLAGUN TALDEAK. Talde hauek, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Informazio gehiago: https://www.gorbeialdekokuadrilla.eus/eu/informazio-orokorra-/kuadrillaren-berriak/gorbeialdeko-mintzalaguna-eta-euskaraz-egiten-badugu-.html


