Urtero bezala, Gorbeialdeko Kuadrillak eta Arabako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean, GORBEIALDEKO BERTSO BARNETEGIA antolatu dugu. Apirilaren 15etik 17ra, Manurgako aterpetxean, Pazko astean, 10 eta 13 urte arteko gaztetxoek egonaldi eder bat egiteko aukera izango dute. Euskararekin saltsan, begiraleekin jolasean, bertso-munduan murgiltzeko okasio paregabea.

Izena emateko moduaz eta bestelakoez informazio gehiago nahi duzu?

Egin klik hemen, eta begiratu Gorbeialdeko Kuadrillaren webgunean!