Urkabustaizko gimnasioa eta rokodromoa, egoera berrira egokituz
Azken egunotan, Gimnasioa eta Rokodromoaren irekiera segurua planifikatzen ari da Udala. Une honetan horrelako egoerak aurreikusten dituzten protokolo argiak falta direnez, lgimasioa eta rokodromoa martxan jartzeko irizpideak zehazten aritu gara, COVID-19ren aurrean beharrezkoak diren segurtasun-irizpideak betez, bai maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduan, bai maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduan deskribatutako erabiltzaileentzat.
Ildo horretan, zerbitzuak berriz irekitzeko protokolo bat egin da, eta astero berrikusiko da, egoerak duen bilakaeraren arabera.
Gimnasioan ezin izango da aldi bakoitzean hiru pertsona baino gehiago egon, eta lau rokodromoan. Ezinbestekoa izango da erabiltzaileen artean 2 metroko tartea uztea une oro.
Aretora sartzeko zain dagoen pertsonarik badago, gehiegizko edukieragatik, bertan egoteko gehieneko denbora ordubetekoa izango da.
Rokodromoan magnesio likidoa erabiltzea gomendatzen da, eta ezin da ez sokarik ez bestelako segurtasun-elementurik partekatu, ezta ariketarik ere.
Hidrogela nahitaez erabili behar da barrutiko sarreran nahiz irteeran.
Lixiba diluitua duen ontzi bat egongo da, 1:50 proportzioan, eta oihal bat, erabiltzaileek makinak erabili ondoren garbitzeko eta desinfektatzeko. Nahitaezkoa izango da.
Pilotalekuko aldagelak itxita egongo dira, eta ezin izango dira erabili.