Datorren maiatzaren 4an, ostirala, arrtsaldeko 18:00etan Izarrako Kultur Etxean, Herritar Parte Hartze FOROA burutuko da.

Bertan, 2011ko Ekintza Planaren ebaluazioko emaitzak eta 2012.urterako aurreikusitako jarduerak aurkeztuko dira. Honez gain, kalkulatutako jasangarritasun adierazleen emaitzak zabalduko dira.

Tokiko Agenda 21eko prozesuan ezinbestekoa da herritarren inplikazioa eta parte hartzea, beraz, foroaren helburu nagusietariko bat bertaratutakoen iritzi eta ekarpenak jasotzea izango da.

Informazio gehigarria eskuratu nahi baduzue, helarazi zuen eskakizuna hurrengo helbide honetara: al21zuia@gmail.com

ANIMATU ETA PARTE HARTU! ZURE HITZA ENTZUN NAHI DUGU!