When:
2 ekaina, 2020 @ 6:00 pm – 7:00 pm
2020-06-02T18:00:00+02:00
2020-06-02T19:00:00+02:00
Where:
ON LINE
https://www.emakunde.euskadi.eus/emakunde/-/emakunde-virtual/

Emakundek online mahai-inguru berri bat antolatu du “Garbira pasatzeko zirriborroak” zikloaren barruan. Ziklo hau hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta etorkizunerako proposamenak sortzeko asmoarekin jaio da. “Covid-19aren testuingurua feminismoaren ikuspegitik” da biharko mahai-inguruaren izenburua, eta Maria Maeztu Forum Feministako Josune Oyarbidek, Plazandreok-eko Maider Zilbetik eta Josebe Iturrioz militante transfeministak parte hartuko dute. Mahai-ingurua Emakunderen webgunetik, Emakunderen gune birtualetik, eta YouTubetik jarraitu ahal izango da zuzenean, arratsaldeko zazpiretatik aurrera. Ondoren, eskuragai egongo da grabazioa Emakunderen webgunean.