Azaroaren 20a gero eta gertuago dago. Badator Euskaraldia!!

Hona hemen Urkabustaizen non jaso ahal izango dituzten txapak, izena ematen dutenek:

URKABUSTAIZ: Azaroaren 15ean, igandea, 12:00etatik 14:00etara TXAPAK BANATZEKO MAHAIA Izarrako plazan. Ondoren, azaroaren 16tik 20ra, goizez udaletxean (9:00-14:00) eta arratsaldez liburutegian (17:00-20:30).

OHARRAK:

  • Euskal Herriko gainerako udalerrietan txapak non jaso daitezkeen jakin nahi baduzu, Euskaraldiaren webguneko mapan duzu informazio guztia.
  • Txapa jasotzeko izena eman beharra dago, noski (oraindik egin ez baduzu, anima zaitez!!): https://izenematea.euskaraldia.eus/
  • Parte hartzaileek, izena emateko formularioan jarri duten udalerrian jaso beharko dute txapa.