Argazkian dituzuen hamaika lagunek osatzen dute 2025eko Euskaraldiaren Urkabustaizko hamaikakoa. Beraiek dira ekimenaren enbaxadoreak gure udalerrian: bakoitzak bere harreman partikularra du euskararekin, eta harreman berezi horietako bakoitzak osatzen du euskararen ekosistema. Denak dira baliozkoak, eta denak dira garrantzitsuak.
Hamaika lagun hauek, ahobizi edo belarriprest rola aukeratu, eta parte hartuko dute maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimenean. Eta gainerakoontzat ere deialdia egin dute: izenematea.euskaraldia.eus helbidean sartu, rola aukeratu, eta eman izena!
Hamaikakoaren aurkezpenarena ez zen Euskaraldia girotzeko Urkabustaizen egingo den ekitaldi bakarra izan. Maiatzean beste bi hitzordu ere izango ditugu:
Maiatzak 9, ostirala. 19:00etan plazan
DANTZA-PLAZA, Erdizka Lauetan taldearen eskutik. Txapa-banaketa eta txokolatada.
Maiatzak 13, asteartea. 18:30ean liburutegian
ANDEREÑO ROSITAren bakarrizketa