Maiatzaren 15ean hasiko da Euskaraldia, eta Urkabustaizko lan-taldeak bi jarduera antolatu ditu, ekitaldia berotzeko:

  • Maiatzak 9, ostirala. 19:00etan plazan: DANTZA PLAZA, Erdizka lauetan taldearekin. Horrekin batera, baita txapa banaketa eta txokolatada ere.
  • Maiatzak 13, asteartea. 18:30ean liburutegian: ANDEREÑO ROSITAren antzezlana. Euskaltzale porrokatua da Andereño Rosita, eta baita umoretsua ere. Euskaraldian gerta daitezkeen egoerei nola aurre egin erakutsiko digu, klase magistral batean.

Bitartean, gogoratu Euskaraldian ahobizi edo belarriprest modura izena eman dezakezula, hemen:

 

OHAR GARRANTZITSUA: Euskaraldiko txapak maiatzaren 5etik 15era jaso ahal izango dira, udaletxean eta liburutegian.