Heldu dira Inauteri herrikoiak. Otsailaren 17an, larunbata, ospatuko ditugu!

Programari 18:30ean emango zaio hasiera Ostuñon; karro-poteoa egingo da, joaldun eta buruhaundien laguntzarekin.

20:00etan, sua, txokolate jana eta dantza Triskari taldearekin.

20:30ean, Lost Tracks taldearen kontzertua.

21:30 eta 23:00ak bitartean, bokatak eskainiko dira txosnan.

23:00etan hiru taldek kontzertuak egingo dituzte: Inguma, Boot Boys eta Rebentat de Cassalla (azken hau Mallorcako antifa punk-Oi! taldea).

Bukatzeko, 02:30ean, DJ Txatxis arituko da musika jartzen.

Ondo pasau!