Urriaren 3tik 6ra Izarrako jaiak ospatuko dira.
Ostiralean, jaitsiera, txupinazoa, elektrotxaranga, pilota partiduak, Atrikipunk taldearen kontzertua, mozorro lehiaketa eta Joselu Anayak taldearekin dantzaldia, besteak beste.
Larunbaterako iragarri dira Solariaren kontrako kontzentrazioa, herri bazkaria, Apellido Adverbio taldearen kontzertua, mus eta tute txapelketak, Izarra Gorri taldearen partidua, magia-poteoa, Drag show eta erromeria Beranduegi taldearekin, besteak beste.
Iganderako, puzgarriak, sukaldaritza lehiaketa, Dantza plaza, bolo txapelketa, DJ Kaktus txikienentzat, Ruta 21 taldearen kontzertua eta DJak, besteak beste.
Jaiak bukatzeko, astelehenean izango dira igel lehiaketa, umendako jokoak, bingo eta dantzaldia.


