Maiatzaren 24an, larunbata, eta 25ean, igandea, Izarrako alde zaharreko jaiak ospatuko dira.
Larunbatean izango da txikiei zuzendutako egitaraua: egun osoan zehar, puzgarriak; goizean, aurpegien margoketa; bazkaria; eta arratsaldean, tailerrak.
Helduei dagokionez, kalejira 12:00etan izango da. Horri jarraian boxeo erakustaldia izango da, herri bazkaria (txartelak salgai daude frontoian), Gontzal Mendibil-en ikuskizuna, Ez Dok Bape, Berriztu eta ordu txikietan DJ Txatxi.
Iganderako VIII Goitibera jaitsiera antolatu dute.
Ondo pasa!