Igande honetan, ekainak 1, Gorbeialdea Musikaz Blai ekitaldiaren edizio berri bat egingo da, oraingoan Ondategin eta 10:15etik 15:00ak arte izango da.

10:30ean ongietorria eta aurkezpena izango dira.

Horren ostean, 10:45ean, honako taldeen emanaldiak izango dira kultura etxean: Aramaio Musika Etxea, Urkabustaizko Musika Eskola, Zigoitiko Musika Eskola eta Zuiako Musika Eskola.

Jarraian, 12:30ean, musika eskola eta musika taldeek emanaldiak kalean egingo dituzte.

Eta, bukatzeko, 14:30ean, zozketa eta oparien banaketa egingo da.