Igande honetan, azaroak 23, Urkabustaiz osatzen duten kontzeju administratiboen hauteskundeak egingo d ira.
Izarran 7 pertsona aukeratu beharko dira; eta gainontzeko kontzeju administratiboetan 3 pertsona horietako bakoitzean.
Bozketak 09:00etatik 15:00etara egin ahal izango dira. Izarrako kasuan liburutegian egin ahal izango da; gainontzekoetan txokoetan.
Izarrako kasuan oraindik ez da hautagaitzarik aurkeztu. Hortaz, edonor izan daiteke aukeratua eta sei pertsona bozkatu beharko dira.
Kontzejuek honako gaien ardura daukate: edateko uraren hornidura, hondakin uren kudeaketa, kaleen garbiketa, elurraren garbiketa, argiteri publikoa, kaleko obrak eta basozaintzaren ondasunen kudeaketa (suerteak eta enkanteko egur loteak).
Herritarrak bozkatzera eta parte hartzera animatu nahi dira. Lana da, ordaindu gabekoa, baina herriarentzat da, guztiontzat, eta, gainera, alderdi politikoen dinamikatik kanpo dago.


