Aste honetan iragarri duten bezala, alarma egoeraren luzapenak, apirilak 11n, beteko baitira 15 egun.

Ikusi egin beharko da nahikoa izango den edo egoera berriz ere luzatu egin beharko den.

Egoera honen aurrean, Urkabustaizko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die etxean egon behar dela eta beharra dagoenean bakarrik atera ahal izango dela.

Horrez gain, pertsona nagusiak bereziki zaintzeko gomendioa luzatzen du, izan ere beraiek dira ahulenak koronabirusaren aurrean.