Uztailaren 2ko Gobernu Batzordearen akordioaren bidez, Urkabustaizko Udalak Lanbideren dirulaguntza-deialdian parte hartzea erabaki du. Deialdi horren bidez, Lanbiden eta Gazteen Berme-Sisteman izena emanda dauden langabetu gazteen kontratazioa errazteko laguntzak arautzen dira.

Udalak proposatutako Enplegu-planaren barruan pertsona bat kontatatzea aurreikusten da,, 2021eko hirugarren hiruhilekoaren bidez. Bere kategoria Administrari Laguntzailearena litzateke, eta, horretarako, Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo DBHko graduatu titulua behar dira.

Laneko funtzioak honakoak lirateke: administrazio-lanak, koadernaketa-lanetan laguntza, dokumentazioa artxibatzea, administrazio-batzarren dokumentazioaren kudeaketan laguntza, eta era horretako lanak.

Dirulaguntza-eskaera onartzen bada, deialdia jarriko da martxan, 30 urtetik beherakoei zuzendua, irailean.