Igande honetan, urriak 26, urteroko hitzordu garrantzitsu bat izango da: Urkabustaizko XV. Nekazal eta Abeltzain Azoka.
11:00etan ganaduaren sarrera adar hotsarekin Adarrak taldearen eskutik.
11:00etatik 14:30era, zaldi, behi eta ahuntz azienden erakusketa; eta baita ere nekazaritza elikagaien eta artisau produktuen erakusketa eta salmenta.
11:00etan, bolo txapelketa.
12:00etatik 13:00etara, musika animazioa Urkabustaizko Musika Eskolaren eskutik.
12:00etan, Hurritz makilen lehiaketa.
12:00etatik 14:30era, umeendako jolasak, erraldoiak eta birziklapen tailerrak.
13:00etan, herri kirolen erakustaldia Oketa eta Zigoitiaren eskutik.
14:00etan, makroproiektuen kontrako kontzentrazioa.
Eta, azkenik, 14:15ean, artisautzako produktuen zozketa.


