Iazko arrakastaren ostean, Harrikada Festibala berriro egingo da Urkabustaizen; zehazki Ostuñon.

Harrika kolektiboak antolatzen duen jaialdi techno queer eta feminista uztailaren 18, 19 eta 20an izango da, eta dagoeneko konfirmatu dituzte parte hartuko duten artistetako batzuk: techno esperimentalaren izarretako bat den Dasha Rush; energiaz betetako live-set-ak egiten dituen Aerea kolektiboa; eta Ameriketako Estatu Batuetako techno belaunaldi berriko DJ nabarmenetakoa den Akua.

Euskal harrobiari dagokionez, Lamia Mai, Ander Arce eta Judy nabarmentzen dira.

Musikaz gain, jaialdiak tailerrak, performanceak eta bestelako kultura ekintzak batuko ditu aisialdi eta gozamen ingurune inklusibo, alternatibo eta segurua den honek.

Antolakuntzatik jakinarazi dute, aurreko edizioan bezala, Urkabustaizko biztanleek igandean sarrera doan izango dutela.

Informazio gehiago hemen.