Gorbeialdeko Kuadrillak bi ikastaro antolatu ditu langile, langabetu eta ekintzaileentzat.
Azaroaren 11, 12 eta 13an adimen artifiziala negozioetan aplikatzeari buruzko 12 orduko ikastaroa egingo da 09:00etatik 13:00etara bitartean. Gainera, tutoretza pertsonalizatuak ere izango ditu. Honako gaiak landuko dira: Chatgpt balio diferentziala hobetzeko, negoziazioa chatgpt erabilita…
Eta azaroaren 10, 11, 12 eta 13an enpresaren kudeaketa ekintzaileentzat izeneko beste ikastaro bat egingo da, 16 ordukoa, Murgian. Honako hau ere 09:00etatik 13:00etara, eta tutoretza pertsonalizatuak ere izango ditu. Honako gaiak landuko dira: aurre-ekintzailetza, marketinga eta kudeaketa komertziala, antolaketa eta giza baliabideak, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, enpresaren betebehar juridiko, fiskal eta sozialak, eta beste.
Bietan matrikula doanekoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea eta izenematearen hurrenkera errespetatuko da. Interesa dutenak Murgiako bulegoetara joan daitezke, 945 430167 telefono zenbakira deitu edo ekonomia@gorbeialdea.eus e-posta helbidera idatzi.


