Gorbeialdeko Kuadrillak antolatu du, langabezian dauden pertsonei zuzenduta, biltegiko langile eta orgak zein plataforma jasotzaileak maneiatzeko ikastaroa.
50 0rduko ikastaro hau astelehenetik ostiralera eskainiko da 09:00etatik 14:00etara Izarran uztailaren 7tik 18ra.
Izena eman nahi dutenek Kuadrillak Murgian daukan bulegora joan, 945 430167 telefono zenbakira deitu edo ekonomia@gorbeialdea.eus e-posta helbidera idatzi beharko dute.