Udalak bi pertsona kontratatuko ditu peoi lanak egiteko sei hilabetez %75ko lanaldian.
Egin beharreko lanak honakoak izango dira: udalerriko eremuak egokitu; eraikin, espazio eta ondasun publikoetan konponketa lan txikiak; bide ertze eta errepideetako garbiketa lanak eta lorezaintza lan txikiak, besteak beste.
Hautaketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egingo du, eta baloratuko da antzeko lanetan esperientzia izatea.
Kontratazio hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu.


