Zuiako Kuadrillaren euskara zerbitzuak antolatutako “Azaro bat sormenaz” zikloa aurrera doa. Joan den astean Xabi Igoaren txanda izan zen Legution. Aste honetan (bihar bertan, azaroak 19, osteguna) Jose Cruz Gurrutxaga aktorea izango da gonbidatua, Urkabustaizko kultur etxean.

 Ibilbide luzeko aktorea da Jose Cruz, eta interpretazioaren ia medio guztietan aritu da: telebistan, zinean, antzerkian… Bikoizketa lanak ere egin ditu, eta zuzendari ere aritu da.
19:00etan izango da ekitaldia, kultur etxeko aretoan. Gonbidatuta zaudete!