Kuadrillako berdintasun, ingurumen eta euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua.
Aipatutako hiru zerbitzuetako zeharlerroek gizartearen eraldaketa- eta eraberritze-prozesuan izan dezaketen (edo izan behar luketen) papera jorratu nahi dugu jardunaldi honetan: non eta noiz egiten duten bat, nola lagundu dezaketen elkar, zer modutara argitu diezaioketen elkarri eraldaketarako bidea.
Horretarako gonbidatu ditugu gai honi buruz zer esan eta zer ekarri izango duten hiru aditu: Lorea Agirre antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria, Mikel Otero legebiltzarkidea eta ekintzaile ekologista, eta Ainhoa Olaso Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea; Ane Zuazubiskar kazetariaren gidaritzapean ariko dira hirurak.
Maiatzaren 21ean (ostirala) 17:30ean da hitzordua, Aramaioko kultur etxean. Informazio gehiago eta izen-ematea: