Azken egunotan, Udal Liburutegiaren irekiera segurua planifikatzen ari da Udala. Une honetan horrelako egoerak aurreikusten dituzten protokolo argiak falta direnez, liburutegia martxan jartzeko irizpideak zehazten aritu gara, COVID-19ren aurrean beharrezkoak diren segurtasun-irizpideak betez, bai erabiltzaileentzat, bai langileentzat, maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduan eta maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduan jasota dagoen bezala.

Ildo horretan, liburutegien zerbitzua berriz irekitzeko protokolo bat egin da, eta astero berrikusiko da, egoeraren bilakaeraren arabera.

Liburutegian ezingo da aldi bakoitzean pertsona bat baino gehiago egon, eta eraikinetik kanpo itxaron beharko da.

Lehen une horretan, eta berriro abisatu arte, erabiltzaileek ezin izango dituzte fotokopiagailua eta ordenagailuak erabili.

Prentsa irakurtzeko, kontsultatzeko eta ikasteko gunea ez da erabilgarri egongo, eta liburutegi-maileguaren zerbitzua bakarrik egongo da martxan.

Haur Liburutegiaren espazioari dagokionez, ezingo da erabili.

Liburutegiko komunak erabilera publikorako itxita egongo dira.

Ekainaren 3etik aurrera, ordutegia 11:00etatik 15:00etara izango da.

Mailegu-zerbitzu murriztua

Mailegu-zerbitzuko eskaerak telefonoz 945 437 710 eta posta elektronikoz (liburutegia@urkabustaiz.eus) jasoko dira lehentasunez, eta aurrez aurre ere eginahal izango dira. Erabiltzaileek ezingo dituzte apalak erabili.

Erabiltzaileek hurrengo egunean jaso ahal izango dituzte liburuak liburutegian bertan (edo, ahal bada, berehala), eta liburutegian bertan itzuliko dira, behar bezala adierazitako eta egokitutako mahai batean. Liburuak berrogeialdian jarriko dira 14 egunez, beraz, ezingo dira maileguan hartu denbora horretan.

Hasiera honetan ez du funtzionatuko Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen liburutegien arteko mailegu-zerbitzuak.

Lehen fase honetan, erabiltzaileen eta langilearen arteko harremana saihestu nahi da.