Udaberrian izan behar zen barnetegia egoera berrira egokitu, eta irail hasierarako antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko kuadrillak egitasmo berri hau. 2020ko Irailaren 2tik 4ra egingo da GORBEIALDEKO BERTSOABENTURA, Legution, Aramaion eta Murgian, goizez. Herri ezberdinetako umeek, eskualdea eta ingurunea ezagutu, bertako bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute.

Honi buruzko informazio gehiago nahi duzu? Gorbeialdeko kuadrillaren webgunean daukazu:

https://www.gorbeialdekokuadrilla.eus/eu/10-eta-13-urte-arteko-umeentzat-bertsoabentura-irailean.html