Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik, martxan dago 2020ko OHOLTZAPETIK ekimena. Lau bertso-saio egingo dira, arabar bertsolariekin, eta guztietan entzuleak izango dira epaile: beraien esku egongo da saioan ondoen aritu dena nor den erabakitzea. Irabazleak uztailaren 17an Araian egingo den finalean kantatu ahal izango du.

Lau saio horietako bat Izarran izango da, ekainaren 19an, 20:00etan, plazan. Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta ariko dira kantuan, Oier Azkarraga gai-jartzailearen laguntzarekin.

Bizi dugun egoera dela eta, entzuleen osasun eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituzte Urkabustaizko Udalak eta Arabako Bertsozale Elkarteak:

Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira.

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie. Gozatu!