Ekainaren 11n Olarizun egingo den Araba Euskaraz ‘Ekin’-erako autobusak antolatu dira.

Irteera 11:00etan izango da farmaziatik, eta autobusa bueltan irtengo da 19:30ean Gasteiztik.

Interesa dutenek Izarrako okindegian eman beharko dute izena, ekainaren 4a aurretik.

Lan eta Jolas-eko bazkideek ez dute ezer ordaindu beharko. Gainontzekoei dagokionez, 18 urtetik beherakoek 5 euro ordaindu beharko dute, eta nagusiagoek 10 euro.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi lanetajolas@gmail.com helbidera.