Igerilekua hobetzeko lanak atzeratu egin direnez, Covid 19ren krisiak eraginda, aurten igerileku denboraldia uztailean hasiko da, ziurrenik uztailaren 5ean.

Udalak udal bando bat argitaratu du segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurri eta xehetasun guztiekin, besteak beste, edukiera mugatzea.

Denboraldiko abonua lortzeko, eskabidea deskargatu eta udaletxera bidali behar da (info@urkabustaiz.eus), dagokion kuotaren ordainagiriarekin batera.

Igerilekuak abuztuaren 30era arte egongo dira zabalik.